TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

(2018ko maiatzaren 13an, Bergaran).

 

 

 

Partidak Bergarako Agorrosin Kirol Gunean (Gipuzkoa) jokatu ziren, igande arratsaldean.

 

5 minutuko partidak izan ziren eta lau mahaitan jokatu ziren neurketak.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Sestao Bizkaialde (Bizkaia) – 42 puntu.

2)      Antsoain (Nafarroa) – 28’5 puntu.

3)      Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 25’5 puntu.

4)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 25 puntu.

5)      Abadiño (Bizkaia) – 23’5 puntu.

6)      Barakaldo (Bizkaia) – 23 puntu.

7)      Martintxo (Gasteiz, Araba) – 23 puntu.

8)      Arrasate (Gipuzkoa) – 21’5 puntu.

9)      Mikel Gurea (Nurlata, Nafarroa) – 20’5 puntu.

10)  San Viator (Gasteiz, Araba) – 19 puntu.

11)  B. Gorbea (Gasteiz, Araba) – 10’5 puntu.

12)  Bergara (Gipuzkoa) – 2 puntu.

 

SESTAO BERRIZ TXAPELDUN, LAUGARREN ALDIZ JARRAIAN.

 

Club Ajedrez Sestao erabiltzailearen argazkia.

 

Alejandro Ruiz Gomez, Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Sergio Trigo Urkijo eta Ramon Sanchez Rodriguez. Sestao talde txapelduna osatu zuten, Juan Mario Gomez Estebanekin batera.

 

Club Ajedrez Sestao erabiltzailearen argazkia.

 

Sestao talde txapelduna lanean. Hemen Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Alejandro Ruiz Gomez, Sergio Trigo Urkijo eta Juan Mario Gomez Esteban ageri dira.

 

Laugarren aldiz jarraian, Sestao berriz txapeldun tximista xakean. Titulua berritzeko asmoz joan ziren Bergarara, talde oso sendo batekin. Ondorioa horren araberakoa izan zen: Nagusitasun handiz irabazi zuten, 44 puntutik 42 lortuta. Azkeneko neurketa Antsoain bigarren sailkatuaren aurka izan zuen. Ordurako 10’5 puntu gehiago zituen sailkapenean. 0’5-3’5 irabazi zuen Sestaok.

 

            Antsoain taldeari gehiago kostatu zitzaion bigarren tokia lortzea. Hala ere, 4 puntuko abantaila zuen Endrokerekiko azkeneko txandaren hasieran. Behar zuen puntu erdia, badaezpada ere, ziurtatu zuen Sestaoren aurka.

 

            Endrokek osatu zuen podiuma. Ozta-ozta, azken momentuan Oberena bera gainditzekotan egon zen eta. Talde iruindarrak iazko postu bera errepikatu zuen (laugarren).

 

Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Alejandro Ruiz Gomez, Sergio Trigo Urkijo, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez izan ziren talde txapelduneko jokalariak.

 

AZKEN URTEETAKO HISTORIA.


2004. urtean: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2005. urtean: Gros (Juan Mario Gomez Esteban, Santiago Gonzalez De la Torre, Elvis Hernandez eta Ivan Muñoz Perez) (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2006. urtean: Easo (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2007. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2008. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2009. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2013. urtean: Orvina (Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo Urriza Iricibar) (Iruñea, Nafarroa), txapeldun.

 

2014. urtean: Batalla (Juan Ignacio Alonso Arburu, Ivan Muñoz Perez, Carlos Cruz-Lopez Claret,            Antxon Serras Uria eta Luis Olaizola Ortega) (Irun, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2015. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Alejandro Ruiz Gomez, Jesus Iruzubieta Villaluenga eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun. Antsoaingo Xake Kluba/Donibane Kirol Elkartea) (Mikel Huerga Leatxe, Luis David Jimenez Almeida, Aritz Idiazabal Troyas eta Andres Malon Insausti) (Antsoain/Iruñea, Nafarroa), bigarren. Altzaga (Mikel Sanz Rodero, Alvaro Diaz Herrero, Joseba Llano Olabarrieta eta Xabier Barbazan Bilbao) (Leioa, Bizkaia), hirugarren.

 

2016. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez eta Fernando Estefano Rilova) (Bizkaia), txapeldun. Altzaga (Asier Gonzalez Pereira, Xabier Barbazan Bilbao, Joseba Llano Olabarrieta eta Aritz Zabala Perez) (Leioa, Bizkaia), bigarren. Santurtzi (Ricardo Perez Pacheco, David Torres Novalbos, Txema Rodriguez Rodriguez eta Luis J. Rodriguez Rodriguez)  (Bizkaia), hirugarren.

 

2017. urtean: Sestao (Sergio Trigo Urkijo, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Abadiño (Alain Prieto Aranguren, Ibon Martin Echeandia, Jon Lagos Lejarraga, Maitane Varas Lopez de Echezarreta eta Aritz Eder Elexpe Garcia) (Bizkaia), bigarren. San Viator (David Astasio Lopez, Alvaro Alvaina Alvarez, Mikel Vicente Ezeiza, Guillermo Pancorbo Nuno eta Andres Mendieta Gomez) (Gasteiz, Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Sestao Bizkaialde (Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Alejandro Ruiz Gomez, Sergio Trigo Urkijo, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Antsoain (Mikel Huerga Leache, Joaquin Ramos Dominguez, Axel Roviralta Montero eta Alvaro Garisoain Ardanaz) (Nafarroa), bigarren. Endroke (Adrian Martinez Fernandez, Josu Eder Rocillo Mateo, Xabier Martin Ibisate eta Rodrigo Javier Santos Reyes) (Arrigorriaga, Bizkaia).

 

PALMARESA, 2004. URTETIK.

 

1)      Sestao (Bizkaia) – 6 titulu.

2)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 2 titulu.

3)      Batalla (Irun, Gipuzkoa) – Titulu bat.

4)      Easo (Donostia, Gipuzkoa) – Titulu bat.

5)      Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – Titulu bat.

6)      Orvina (Iruñea, Nafarroa) – Titulu bat.

 

2018ko Txapelketaren inguruko informazioa: “http://chess-results.com/tnr353883.aspx?lan=2&art=0&turdet=YES” webgunean.

 

2018-05-13.

 

            Iturria: Internet.